VIII.Mendi Jaia

Maiatzaren 10ean

Image placeholder

Urdaibaiko Biosfera Naturalaren erdian aurkitzen den Gernika-Lumoko herrian, VIII.mendi jaia ospatuko da, Arrolape Mendi Kuba antolakuntza lanetan murgilduta delarik.

Ekimen hau Arrolapek sortutako Urdaibai Koparen ondorioz sortzen da. VIII.URDAIBAI KOPAK dituen sei frogetatik bigarrena izango da hau eta Bizkaiko Mendi Lasterketen II.Ligako seigarren froga puntuagarria.

Maiatzaren 10ko goiz horretan ospatuko diren ekimenak honako hauek izango dira: martxa, martxa txiki, mendi lasterketa eta mendiko bizikleta. Hasiera eta bukaera, Pasealekuan izango dira.

Bertan 17,5 kilometroko martxa, eta mendi lasterketa, 8,5 kilometroko martxa txikia eta 34 bat kilometroko ibilbidea duen mendiko bizikleta martxa izango ditugu mendiaz eta bere inguruaz gozatzeko.

Ibilbide guztiak, kolorez jantzi eta bertako giroa berotuz, korrikalariak, ibiltariak, bizikletazaleak… animatzera datozen jarraitzaileei, ikuskizun aparta eskainiko dute-zaie herrian.

Gogoratu, beti bezala, aurten ere IZEN EMATE bakoitzeko EURO BAT erakunde bati eskeiniko diogula. Aurten Fibrosi Quisticoa duten umeen laguntzan diarduen Arnasa Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteari bideratuko zaio diru hori.

Parte hartzaile guztien artean opari desberdinak zozketatuko dira! Goizean zehar ume eta gaztetxoentzat jolaslekua izango da Pasealekuan, 2 eta 5 urteko umeentzat puzgarriak izango dira. Gainera Grafiteroak egongo dira graffiti erraldoi bat egiten kirola, natura eta artea ustartuz. Bukatzeko pasta jana izango da parte hartu duten guztientzat eta parte hartu ez dutenek ere 4‚ā¨ ordainduz aukera izango dute.

Egitaraua ikusi

Gernikako Planoa

Egitaraua (pasealekuan)

Martxa luzeko irteera: 9:00
BTT irteera: 9:30
Lasterketako irteera: 10:30
Martxa laburreko irteera: 11:00
Sari banaketa: 13:30ak aldera
Ostean: pasta jana

Planoa