Mendi lasterketa

Aurreikusitako parte hartze kopuru maximoa 150 partaidekoa izango da

Image placeholder

VIII. Gernika-Lumoko Mendi Jaiko Mendi lasterketa, Urdaibai Koparen eta Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligaren barne dagoen lasterketa da, Arrolape Mendi Klubak antolaturikoa.

Bi helburu nagusi uztartu nahirik gabiltza: batetik mendi lasterketak bultzatzea, eta bestetik, Urdaibaiko lasterketa eta martxen egutegian lekua hartzea.

Ibilbidea, Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 17,5km izango ditu, gutxi gora-behera 850 metroko desnibel positiboa duena.

Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk Lumo, Aixerrota, Maiaga, eta Foruko kantera dira.

Urdaibai Biosfera Erreserbaren baitan egonik, mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatzea eskatzen da. Ibilbidea diseinatzean, lekuaren edertasuna eta teknikotasuna izaten dira kontuan.

Egitaraua

Ibilbidea

Araudia

Egitaraua - Pasealekuan

Dortsalen bilketa: 9:45-10:15
Irteera: 10:30
Sari banaketa: 13:30
Pintxoak: sari banaketaren ostean

Izena eman

DATU TEKNIKOAK

Irteera: Pasealeku

Luzera: 17,5km

Altuera minimoa: 10m

Altuera maximoa: 40 m

Desnibel positiboa: 850m

Desnibel negatiboa: 850m

Kontrolak: 2

Anoa-postu solidoak + likidoak: 3 (metakoa barne)

Osasun zerbitzuak: Gernika

Dutxak: Santanape polikiroldegian

Perfila ikusi