Mendi martxak

Aurreikusitako parte hartze kopuru maximoa 700 partaidekoa izango da

Image placeholder

Gure itxaropena Busturialdean, mendizaleen artean eta lasterketa munduan Gernika-Lumoko Mendi Jaia egun entzutetsua bilakatzea da.

Martxa honetan ez da lehiarik aurreikusten. Mendizaletasuna bultzatu eta Gernika-Lumo eta Urdaibai Biosfera Erreserbako toki ederrenak ezagutaraztea dugu helburu.

Mendi Martxa 9:00etan abiatuko da 17,5km-ko ibilbidean zehar eta bidean Urdaibaiko paisaia ikusgarrienak ikusteko aukera izango da.

Martxa txikik aldiz, 8.5km izango ditu eta 11:00etan hasiko da. Ibilbide historiko bezain ezezaguna, helburua, berau ezagutarazi eta txikienei naiz hasiberriei mendian ibiltzearen arra piztea izango da.

ADI! Txakurrarekin martxa egingo dutenek lotuta eta muturrekoarekin eraman beharko dute berau.


Egitaraua

Mendi Martxa

Martxa Txiki

Egitaraua - Pasealekuan

Martxa luzeko irteera: 9:00
Martxa txikiko irteera: 11:00
Sari banaketa: 13:30
Ostean: pasta jana

Izena eman

MENDI MARTXA

Irteera: Pasealeku

Luzera: 17,5km

Altuera minimoa: 10m

Altuera maximoa: 400m

Desnibel positiboa: 850m

Desnibel negatiboa: 850m

Anoa-postu solidoak + likidoak: 3 (metakoa barne)

Osasun zerbitzuak: Gernika

Dutxak: Santanape polikiroldegian

Perfila ikusi

MARTXA TXIKI

Irteera: Pasealeku

Luzera: 8.5km

Altuera minimoa: 10m

Altuera maximoa: 310m

Desnibel positiboa: 450m

Desnibel negatiboa: 450m

Anoa-postu solidoak + likidoak: 2 (metakoa barne)

Osasun zerbitzuak: Gernika

Dutxak: Santanape polikiroldegian

Perfila ikusi